XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure umeak Bayona'tik Tudela'raño ikasi dagiela euskal ikastoletan euskera batu ori.

Nausiak, gabaz, euskera ikasten doazanean, ikasi dagiela euskera batu ori.

Bertsolariak, abeslariak, diskoak, zabaldu dagiela euskara batua euren ekiñaldietan.

Eta guk, euskaldunak gareanok, ikasi daigun euskera batua.

Nik aurretik onartzen dot Euskaltzaindiak zabalduko dauan literatura euskera batua, ta al dodan beste lan egingo dot bera zabaldu ta indartzeko, euskera ta.

Euskalerria orren bearrean dagozalako.

J. M. LOJENDIO.
Batasun billa gabiltza.

Aldez aurretik, ontzat ematen ditut, zuek artutako erabakiak eta nere iritzia jakin nai izan ezkero, orra bera: Idatz-izkeraren batasunerako Giputz euskalkira jo bear genuke danok.

Gipuzkera idatzi, alegia.

Ez gipuzkera osatu batean.

Gipuzkera utsez baizik.

Azkue Jaunaren Euskalerriaren Yakintza, bere Ardi galdua baño ulerterrazagoa da, bai gipuzkoarrentzat, bai gañerako euskaldunentzat.

Euskalkiak alkarrekin nastu ezkero, beren jatorrizko indar berezia galtzen dute, eta euskera dagon egoeran, orrelako sayoak, kaltegarriak izan ditezke.

Arrizko aundikoak beñepein.

Zergatik gipuzkera, ta ez bizkaiera, lapurdiera ala naparra?.

Gipuzkera Azkuek bere Euskalerriaren Yakintzaren Itz aurrean dion bezela euskaldun geienentzat errazena dalako.

Dana dala, obe nere iritziz, euskalki bat bakarrik artu, euskalki batzuek alkarrekin nastea baño.

Obe, adibidez, bizkaiera edo lapurdiera, gipuzkera osotua baño.

H gora bera, naiko estabaida sortu da aspaldi onetan.

Nere ustez, euskal idazleak, aukera osoa dute H erabilli edo ez erabiltzeko.

Baña gipuzkera, edo bizkaiera, idatz-izkera orokorra autatu ezkero, H erabiltzea ez litzake egoki.

IRATZEDER.
Eskuararen batasunari buruz lan egitea, eskual-idazlentzat egitekorik ederrena eta zailena...

Lege berriak asmatu-aintzin, orroit ditela Laphitz, Duvoisin eta Diharasarri-ren eskuara klasikoak amaiten ziotela idaz-lan handieneri batasun zerbait.

Orroit ditela ere batasun zahar hori garbiegizalek eta ene xoko-moko-zalek gal arazi daukutela.

Eskual Herri osoa bezein zabaleko bihotza izan dezagun guziek.

JUSTO MARI MOKOROA
I. Euskeraren etorkizunak orren bearrezkoa duala diozue beraz batasuna? literario batasuna? euskera idatziaren batasuna?.

Nik eztet bear gorri ori iñondik iñora ikusten; eta ain gutxiago berriz sumatzen nondik nora antola diteken gramatika-lege-zaleen eragiñez, erriak aintzakotzat artuko duan euskal-izkera berdindurik.

Berez bezela ba zetorren oraiñ-aspaldi zenbait euskal-izkeren alkar-artze edo alkar-kutsatze antzeko zerbait, erriak polikitxo on-artzen zijoana.

GAROA-ren euskera etzan giputzik geienena, baiña bai edozein giputzek gozotan irakurtzen zuana.